Korapiloak

19.95

Descripción

Liburu hau bizirik dauden sei istoriok osatzen dute, eta irakiten dagoen salda bat da.

Bertan, berebiziko garrantzia duten eta gure inguruan pil pilean dauden tabu gaiak ezagutarazten dira. Argia ikusi dezaten, normalizatzen saiatu gaitezen eta sendatu ditzagun. Bada, bakoitza mundu oso desberdina, bakarra eta ederra gara, eta, beraz, elkarerrespetatu behar dugu.

Irakurketa erraza eta aldi berean bizia da, istorio bakoitzean, emozio, jakin-min eta bizipen asko lantzen baitira, eta seguru asko gertatu zaizkigula eta ikusi edo entzun ditugula. Idazleek irakurlearen azalean jartzen saiatzen dira, laguntzeko eta sendatzeko. Betiere ulermenetik, errespetutik, maitasunetik eta laguntzatik abiatuta.

Nerabeentzat zein helduentzat eleberri aproposa da. Bada, lehenengoei ondo etorriko zaie, metamorfosi prozesuan, haien burua ezagutzeko edo autoestimuan laguntzeko tresna gisa. heldutasun-prozesuan laguntzeko. Guztioi ondo datorkigu gure pentsamenduekin bat datozen gauza berriak ikastea, eboluzionatzen jarraitzeko.

Azkenekoei, gauzak freskatzeko eta Azken finean, irakurtzeko, hausnartzeko eta ikasteko liburua da. Izan ere, bakoitzak garen bezala maitatu behar dugu gure burua, eta hazitxo hori, tolerantziarekin batera, irakasten saiatu; umeengan zoriontasuna eta segurtasuna kimatu dadin, etorkizuneko helduak izango baitira.

Información adicional

Peso 233 g