Recuperar contraseña

Bernardo Atxaga

atxaga_bernardo

Bernardo Atxaga (Jose Irazu, benetako izenez)

Asteasun jaioa 1951n. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean:
Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize Saria), Lekuak (2005), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako fikzio libururik onenetakoa Publishers Weekly aldizkariaren arabera, eta finalista urte bereko Independent Foreign Fiction Prize Sarian), Paradisua eta katuak (2012) eta Nevadako egunak (2013), «Kritika Saria» eta «Euskadi Saria», 2014.
Bere obra, 33 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006) eta Imanol Rayok (Bi anai, 2011). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.

Fuente: Pamiela

× ¿Cómo puedo ayudarte?