MELOWY 1 – AMETS BETEA

1.95

Agotado

Descripción

Aurako zeruan, hodeiez bestalde, ikasle bereziak urtero bezala Desti nyko gaztelura joango dira ikastera. Melowyak dira, moxal politak, hegoetako ikurrarekin eta harago ikusteko ahalmenarekin jaio direnak. Horietako bost denik
eta abenturarik handiena hasteko zorian daude!
Hor nonbait, galaxia urrun batean, izar ezagunak baino harantzago, Aura planetak dir-dir egiten du, argi urreztatu magikoak bildurik. Bertako itsaso sorginduan lau uharte daude, eta haietan oso antzinako lau erreinu: Neguko Erreinua amati stazko uhartean, Udaberriko Erreinua esmeraldazko uhartean, Eguneko Erreinua errubizko uhartean eta Gaueko Erreinua zafi rozko uhartean. Aura planetako biztanleak pegasoak dira, zaldi hegodunak koloretako ilajea eta zurdak dauzkatenak. Pegaso batzuek, jaiotzen direnean, hegoetan ikur bat daukate eta baita ikuskizun dagoen ahalmen magiko bat ere. Arrek Mega izena dute eta emeek Melowy. Hamalau urte betetzean, Melowy guzti ek euren erreinua uzten dute amets bat betetzeko: Desti ny eskolako ikasleak izatea. Eskola ospetsua da hura, eta Aurako zeruan dago, hodeiek inguraturik.
Destinyko gazteluan Melowy gazteek euren ahalmena garatzen ikasten dute. Gainera, hodei arteko eskola horretan lagunak egitení dituzte, ausartak izateko ikasten dute eta baita handitzean beharko duten bidea aurkitzeko ere.

Información adicional

Peso 138 g