Recuperar contraseña

Kepa Larrea Muxika

kepa larrea

(Basauri, 1956)

Euskal Filologian lizentziatua eta Geografia eta Historian doktorea. Irakaskuntzan hasi aurretik bestelako lanak egin ditu, hala nola delineatzailea, administraria eta itzultzailea. Arrigorriagako Udal Euskaltegian aritu izan ondoren, egun EHUko irakaslea da Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikaren Sailean.

Tantak, Hizpide, Revista de Psicodidáctica, Gerónimo de Uztariz eta Euskalingua aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Aipagarrien artean: «Ikasleen hizkuntza erroreak eta hutsegiteak», «Bigarren hizkuntzaren eskurapenerako hainbat oinarri eta proposamen metodologiko», «Euskalduntzearen umoreak».

Horrez gain, DBHrako eskola liburuak (Euskal Hizkuntza eta Literatura, Erein) eta zenbait monografia kaleratu ditu: Nola atera EGA euskara jakin gabe (Likiniano, 2003), Adurren irudiez hornitua, Euskalduntzearen atakan (Erein, 2005), Itzalak haturik (Pamiela, 2011. Juan Zelaia Saria-2010), Mina edo Libertatea! (Pamiela, 2017) eta Biba Mina! Kantuak eta kontuak (Pamiela, 2017).

Pamiela